Gizartea -
Gertakaria
Bi euskal mendizale erreskatatu dituzte Huescako Pirinioetan
Erreskateak asteazkenean egin zituzten, Benasquen eta Panticosan.
Erredakzioa
Bi euskal mendizale -horietako bat Gipuzkoan bizi da; bestea, Bizkaian- erreskatatu ditu asteazken honetan Guardia Zibilak Huescako Pirinioetan, Benasquen eta Panticosan.
Lehen erreskatea goizean egin zuten, Pico del Alban, Benasquen; bertan, Bizkaikoa eta 70 urtekoa den mendizale batek erorikoa izan zuen, eta traumatismo bat eta zauriak beso eta hanketan jasan zituen, Eferi Huescako Guardia Zibilak esan dionez.
Bigarren interbentzioa Panticosan egin zuen Guardia Zibilak; pertsona baten deia jaso zuten, eta hórrela jakin zuten senderista batek zauria zuela buruan, begi baten parean, eta lagunduta ari zela jaisten, bere kabuz, Brazatosetik.
Erreskate taldea ibilgailuz bertaratu zen, eta zaurituari -Gipuzkoan bizi da- sendaketa bat egin eta lotailua jarri zioten. Mendizalea Jacako ospitalera eraman zuten, anbulantziaz.