Gizartea -

Gertakaria

Eraitsi egin dute Basaurin su hartutako eraikina

Ez da biktimarik egon, gertakaria jazo denean barruan inor ez zelako.

EiTB
Eraitsi dituzte Basaurin bart su hartu zuten etxebizitzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da ostegun honetako goizaldean Basaurin, abandonatutako eraikin batean, eta bi solairutan eta teilatuan izan du eragina. Ez da biktimarik izan, gertakaria jazo denean barruan inor ez baitzegoen.

Segurtasun Sailaren iturriek jakinarazi dutenez, sutea 00:30ak aldera piztu zen, ezezagunak diren arrazoiengatik, Zubialdea kalean dagoen eraikin batean. Kale hori Bilboko Bolueta auzotik oso gertu dago.

Bilbotik eta Basauritik heldutako suhiltzaileak 04:30 aldera itzali dute sutea.

Gertakariaren ondorioz, BI-712 errepidea itxita egon da, eta udaltzainek zirkulazioa arautu dute sutea itzaltzen ari zirela. Gero, 05:00etan, errepidea berriro ireki dute.

Basauri EiTB

Basauri EiTB

Argazkia: EiTB

Gaur bertan eraitsi dute

Basauriko Udalak ostegun honetan bertan bota du Zubialden su hartutako eraikina, eta, gainerakoak datozen egunetan botako ditu. Udal arduradunek eraispen-lanak bi aste barru egitea aurreikusita zuten, baina, sutearen ondorioz, aurreratu egin dituzte. Datozen egunetan gunea itxi eta obra-hondakinak kenduko dituzte. Obrek ia 200.000 euroko kostua izango dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak