Gizartea -

Adingabeko ukrainarrak

Txernobyleko 22 adingabeko harrera familien bila dabiltza 2015erako

'Chernobileko Umeak' elkartea 22 harrera-familia bilatzen ari da 2015eko udan beste hainbeste ume ukraniar jasotzeko. Aurtengo udan 69 familiek parte hartu dute programa horretan.

Ukrainar adingabeetako batzuk eta beraien harrera familiak. Argazkia: 'Chernobileko Umeak'
Ukrainar adingabeetako batzuk eta beraien harrera familiak.
Ukrainar adingabeetako batzuk eta beraien harrera familiak. Argazkia: 'Chernobileko Umeak'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Chernobileko Umeak’ elkarteak deia egin die datorren urteko udari begira beren etxeetan adingabeko 22 ukrainiar jaso nahi dituzten familiei. Modu horretan, interesa erakusten dutenei elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu eta helarazi diete aurrerantzean egingo diren kanpainetan parte hartzeko.

Aurtengo kanpainari dagokionez, 69 umek izan dute aukera oporraldi osasuntsu bat izateko. Ekainaren 19an heldu ziren, eta abuztuaren 25era bitartean egongo dira EAEn.

Datorren urteko udari begira, aurreikusi dute 22 familia beharko direla etortzekotan dauden umeak jasotzeko. Etorriz gero, lehen aldia izango da beraientzat EAEn, eta, modu batez, Ukrainiako Txernobyl hirian bizi izandako hondamendi nuklearraren ondorioez ahazteko aukera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea