Gizartea -

Gironan

Ihes egin du alaba bortxatzeagatik kondenatutako gizon batek

Sententzia jakinaraztera joan direnean, polizia agenteek ez dute kondenatutakoa etxean aurkitu, eta haren emazteak azaldu die dirua hartu eta ihes egin duela. Lau aldiz utzi zuen haurdun bere alaba.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel M.F.k, 1978 eta 1994 urteen artean bere alaba behin eta berriz bortxatu eta lau aldiz haurdun utzi zuen gizonak, ihes egin du, Gironako Auzitegiak azaldu duenez. Ohar baten bitartez, auzitegiak azaldu du Polizia agenteek ez dutela kondenatutakoa etxean aurkitu sententzia jakinaraztera joan direnean, eta bere emazteak azaldu die dirua hartu eta ihes egin duela.

Gauzak horrela, nazioarteko atxilotze eta entrega eskaera zabaldu da kondenatuaren aurka. Epaileak aurtengo ekainean eman zuen epaia, eta, horren arabera, alabak sei urte zituenean jasan zuen lehen bortxaketa bere aitaren eskutik, “zakila hanketan igurtziz eiakulatu harte”. Gertatutakoa jakinaraziz gero, bera, bere anaia-arrebak eta bere ama hilko zituela mehatxatu zion aitak.

Alabak 9 urte zituenean, Manuel M. zakila sartzen hasi zitzaion astean birritan edo hirutan, eta harenganako eta ingurukoenganako jarrera oldarkorra hazi egin zen, epaiaren arabera. Biktimak 15 urte zituenean geratu zen lehen aldiz haurdun, baina aitak abortatzera behartu zuen Bartzelonako klinika batean. Egoera berdina bizi izan zuen urtebete geroago, baina kasu hartan ere abortatzera behartu zuen.

Semea, minusbaliotasunarekin

18 urte betetzerakoan haurdun geratu zen berriz ere, baina aitaren mehatxuei uko egin eta umea izatea erabaki zuen. Horrela, 1990an alaba bat izan zuen %80ko minusbaliotasunarekin.

Hala ere, horrek ez zituen aitaren erasoak eragotzi, eta urtebete beranduago haurdun geratu zen, berriz ere. Haurdunaldi berri hori etetea erabaki zuen, eta 1994an bere familiarekin Alemaniara ihes egitea erabaki zuen, bere aitaren erasoetatik ihes egiteko asmoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea