Gizartea -
Batzorde instituzionala
Suizidioak saihesteko batzorde bat sortu dute Nafarroan
Halaber, Gobernuak, lehen aldiz, jarrera suiziden aurrean jarduteko eta aurrea hartzeko protokolo bat onartu du.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak batzorde instituzional bat sortu du, Foru Erkidegoan suizidio kasuen aurrean aurrea hartzeko eta erantzuna hobetzeko. Hiltzeko lehenengo arrazoi ez naturala da.
2012an, Nafarroan pertsona gehiago hil ziren arrazoi horregatik (48) zirkulazio-istripuz baino (45).
Batzordea ostegun honetan aurkeztu dute, prentsaurreko batean, eta Marta Vera Osasun kontseilaria izango du buru.
Batzordeak sentsibilizazio ekintzak bultzatuko ditu; profesionalak eta eragile sozialak sortuko ditu kasu hauen aurrean jarduteko.
Halaber, komunikabideei suizidioen aurrean nola jardun behar duten aholkatuko die, kasu horiek saihesteko asmoz.