Gizartea -

Desagertuta

Sarrigurengo adin txikiko neska bat bilatzeko laguntza eskatu dute

Cristina Gomez 16 urteko sarrrigurendarraren bila dabil Foruzaingoa. Ekainaren 29an egin zuen alde  Iruñetik, bere borondatez, eta azken egunotan ez dute haren berririk.

Cristina Gomez Jimenez. Argazkia: @policiaforalnav
Cristina Gomez Jimenez. Argazkia: @policiaforalnav
Cristina Gomez Jimenez. Argazkia: @policiaforalnav

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Gomez Jimenez Sarrigurengo bizilaguna, 16 urtekoa,  aurkitzeko laguntza eskatu du Nafarroako Foruzaingoak.  Adin txikikoaren etxekoek jakinarazi dutenez, ekainaren 29 alde egin zuen neskak, bere borondatez, Iruñetik. Lehendabiziko asteetan  familiakoekin harremanetan jarri zen arren,  azken  egunotan  gaztearekin kontaktua galdu egin dute,  inolako berririk izan gabe. Hori dela eta,  Foruzaingora jo dute etxekoek, laguntza eske.

Egues Ibarreko Udalak ere laguntza eskatu du, adin txikikoa aurkitzeko. Neskaren familiarekin harremanetan jarri da Udala eta bilaketa lanetan  parte hartuko duela jakinarazi die; besteak beste, gaztearen argazkiak zabalduko ditu bailara osoan Udaltzaingoak.

Foruzaingoak bere Twitter kontuaren bidez zabaldu ditu, jada, gaztearen hainbat argazki.  Bilaketan lagungarri izan daitekeen edozein informazio poliziari helarazteko deia egin dute Foruzaingoak (telefonoa: 112) eta Egueseko Udaltzaingoak (telefonoa: 667 635 063).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Desagertutako pertsonak gaur Nafarroako Foruzaingoa Nerabezaroa albisteak Egues albisteak