Gizartea -

Nafarroako Gobernua

Larrialdietako zerbitzua hobetzeko estrategia abian, Nafarroan

Estrategiaren lehen fasean iktusak edo bihotzekoak artatzeko protokoloak hobetzen saiatuko dira eta bigarren fase batean beste larrialdi batzuenak.

Cristina Ibarrola Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB
Cristina Ibarrola Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB
Cristina Ibarrola Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietako zerbitzua hobetzeko estrategia bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuko Osasun Kontseilaritzak.

Cristina Ibarrola Osasun zuzendari nagusiak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, estrategia berriaren helburua Nafarroa osoan "kalitatezko" artatze "homogeneo eta egokia" bermatzea da.

Estrategiaren lehen fasean iktusak edo bihotzekoak artatzeko protokoloak hobetzen saiatuko dira eta bigarren fase batean beste larrialdi batzuenak, besteak beste, traumatismo anitzak, trauma larriak, odol-galtzeak eta sepsiak.

Protokoloek larrialdiak artatzeko irizpideak eta denborak zehazten dituzte, hau da, pronostikoa biktima artatu duten arte igaro den denboraren menpe dagoenean.

Nafarroan urtero 1.000 iktus eta 800 bihotzeko izaten dira. Horietariko askok eta askok teknika berezien eta diagnostiko lasterraren beharra dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur