Gizartea -
Gertakaria
Lau pertsona larri zaurituta, Izkon izandako auto-istripuan
Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra Pirinioetako Autobidean. Auto bat bidetik atera zen, eta barruan zihoazen lau lagunak larri zauritu ziren.
Erredakzioa
Lau pertsona larri zauritu ziren, atzo, Pirinioetako Autobidean (A.21), Izko parean, gertatu zen auto-istripuan.
22:24 aldera izan zen ezbeharra. Autoa bidetik atera zen, eta barruan zihoazen lau lagunak ibilgailuaren barruan geratu ziren harrapatuta. Zangozako eta Cordovillako suhiltzaileek atera zituzten lau zaurituak auto barrutik. Erietxera eraman zituzten anbulantzian, zauri larriekin.
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa jarri du abian, ezbeharra nola eta zergatik gertatu zen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea