Gizartea -
Balorazioa
Andra Mari Zuria, festa lasaiak eta parte hartzaileak
Joan den astean ospatutako festak iazkoak baino lasaiagoak eta parte hartzaileagoak izan direla dio Vitoria-Gasteizko Udalak.
Erredakzioa
Joan den astean ospatutako Vitoria-Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak iazkoak baino lasaiagoak eta parte hartzaileagoak izan direla jakinarazi du tokiko Udalak.
Iñaki Garcia Calvo Kultura Plangintza eta Festa zinegotziak azaldu duenez, Vitoria-Gasteizek "ohorezko matrikulako jaiak bizi izan ditu, izan duen parte hartze handiagatik eta lasaitasunagatik".
Amaitu berri diren ospakizunak "oso lasaiak" izan dira, eta ez da istilu larririk egon, jakinarazi du Garcia Calvok.
Alderik krudelena Gorka Ortiz de Urbinak, Zeledonek, hartu zuen, Miguel Deunako balkoira joateko ibilbidean jazotako istiluetan. Udalak konponbideren bat bilatuko du irailean biolentzia hori berriro ere errepika ez dadin.
Zinegotziak nabarmendu du aurten ez dutela eraso sexualekin lotutako inolako salaketaren berririk izan. Horrekin batera, azaldu du festak iraun duten sei egunetan zehar erregistratutako istiluak %8,7 igo direla, hau da, 711tik 772ra. Udaltzaingoaren esku-hartzea iazko 774etatik 1.011etara pasa da, etxebizitzetako lapurretak 18tik 5era murriztu dira eta indarkeriazko lapurretak 24tik 16ra gutxitu dira.
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak emandako datuen arabera, guztira, delitu eta falta penalen 485 argiketa kontabilizatu dira, 2013an baino 10 gutxiago.
Laguntza medikoak areagotu egin dira aurten: iazko 457etatik 525era igaro dira.
Jaietan zehar, 84 pertsonek intoxikazio metilikoak jasan dituzte, 2013an baino %23 gehiago, eta horietatik 13 adingabeak izan dira. Gainera, guztira 21 pertsona artatu behar izan dituzte drogak kontsumitzeagatik.
Parte hartzearen handitzea
Bestalde, Garcia Calvok festen ekitaldi nagusietako parte hartzearen handitzea nabarmendu du, hala nola, Zeledonen jaitsiera eta igoera (80.000 pertsona), Foru Plazako kontzertuak, su artifizialak eta Espainia Plazako orkestrak.
Ikusle gehien hartu dituen esparrua Foru Plaza izan da, 49.500 pertsonekin, iaz baino 5.000 gehiago. Bertan La Pegatina, Soraya, Rosendo, Auryn eta Betagarri taldeak aritu dira. Antzoki Nagusiak, berriz, %91koa izan du betetzearen bataz bestekoa.
Gainera, Hector Alteriok eta Lola Herrerak antzokia bete zuten "El estanque dorado" antzezlanaren bi saioetan.