Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
Donostiako Piratek 'galera handiak' izan dituzte ekaitzaren ondorioz
Donostiako Piratek bart izan den ekaitzaren ondoren lehen balorazioa egin dute, eta euren programazioarekin jarraituko dutela iragarri dute.
I.G. / EITB.COM
Donostiako Piratek bart izan den ekaitzaren ondoren lehen balorazioa egin dute, eta euren programazioarekin jarraituko dutela iragarri dute.
Hala ere, azpiegituraren aldetik eta ekonomikoki "galera handiak" izango dituztela aurreikusi dute hedabideei bidalitako ohar batean.
Donostiako Piraten lehentasuna atzo gauean La Flamenkan, Nautikoan eta Kaian bildu ziren pertsonen segurtasuna bermatzea (3.000 lagun inguru) izan zela adierazi dute.
"Horregatik, ekaitza hasi bezain pronto, segurtasun protokoloa jarri genuen martxan. Piraten guneak hustea erabaki genuen gerta zitekeen edozein kalte fisiko edo istripu ekiditeko helburuarekin", azaldu dute.
Piratek azpimarratu dutenez, denboralearen ondorioz ez da inor zauritu eta kalteak "ekonomikoak eta azpiegitura arlokoak" bakarrik izan direla nabarmendu dute.
Ekaitzaren aurrean gune horiek husten lagundu zuten guztiei eskerrak eman dizkiete piratek.