Gizartea -
Immigrazioa
475 agente gehiago Ceuta eta Melillan, etorkinen helduera handiagatik
Gainera behin behineko gune bat prestatu dute Algecirasen etorkin iritsi berrien itzultzea bizkortzeko.
Erredakzioa
Barne-arazoetako Ministerioak gaur, asteazkena, egindako bileran Ceuta eta Melillara Poliziaren eta Guardia Zibilaren 475 agente gehiago bidaltzea erabaki du azken egunotan izan den etorkin kopurua handia dela medio. Horrela adierazi du Jorge Fernandez Diazek agiri batean.
Gainera, Poliziak behin behineko gune bat prestatu du Algecirasen eta, iritsi berriak diren etorkinak bueltan itzultzen ari dira. Dagoeneko 250 espediente gauzatu ditu Cadizko Gobernuaren Hegoaldeko ordezkaritzak.
Marokoren jokaeraren aurrean, Barne Ministeritzak esan du "etorkinen erreskatean laguntzen ari" direla Gibraltargo itsasertzean, baita Ceuta eta Melillako mugetan ere.
Marokoko Gobernua: 'Disfuntzioak gertatu dira'
Bestalde, Mohamed Hasad Barne Ministro marokoarrak onartu du astelehen eta astearte honetan Espainiako uretara iritsitako etorkin kopuru handia dela eta, irregulartasunak izan direla. 'Disfuntzioak gertatu dira', esan du, eta baieztatu du une oro harremanetan dagoela Jorge Fernandez Diez haren homologo espainiarrarekin.
Astelenean Gibraltarreko uretara hirurehunen bat etorkin, eta, atzo, asteartea, berriz, bederatziehun inmigrante atzeman ondoren heldu dira adierazpen hauek. Gainera, asteartean laurogeiren bat etorkinek Melillako hesitik salto egitea lortu zuten. Gaur ere, beste 600 etorkinek saiakera egin dute.