Gizartea -

Izurritea Afrikan

Hirugarren testak baieztatu du Bonoha ez dagoela kutsatuta

Adituek adierazi dutenez, ez dago arriskurik gizartearentzat ebolaz kutsatzeko.

Ebolak milaka pertsona hil ditu, Afrikan batez ere. Argazkia: EFE.
Ebolak milaka pertsona hil ditu, Afrikan batez ere. Argazkia: EFE.
Ebolak milaka pertsona hil ditu, Afrikan batez ere. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juliana Bonoha, jatorriz Gineakoa eta pasaporte espainiarra duen erlijiosoa, hirugarren test bat egin du ebolaz kutsatuta ez dagoela ziurtatzeko.

Carlos III Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, Bonoha "egoera orokor onean dago eta egonkor hemodinamikoki".

Liberian egin zioten lehenengo proban negatiboa eman zuen. Ondoren, joan den abuztuaren 7an Madrilera heldu zenean egindako bigarren testean ere negatiboa eman zuen, nahiz eta sukar tifoidea diagnostikatu. Orain, berriz, ebolaz kutsatuta ez dagoela adierazten duen hirugarren proba gainditu du.

Adituek diote ez dagoela arriskurik ebolaz kutsatzeko

Espainiako Gaixotasun Infekziosoa eta Mikrobiologia Klinikoko Elkarteak (Seimic) lasaitasunerako mezu bat igorri du gaur: "ez dago arriskurik ebolaz kutsatzeko herritarrentzat".

Rafael Canton Seimc-eko presidenteordeak azaldu duenez, kutsadura emateko "beharrezkoa da kontaktuan egotea gaixoarekin". Hala, arrisku gehien dutenak osasun-langileak dira. Horiek jarraitu beharreko protokoloak ezagutzen dituzte "eta gertakizun hauei aurre egiteko entrenatuta daude".

Bere aldetik, Jose Antonio Perez Molina infektologoak eta Seimc-eko bokalak adierazi du ebola "birus oso mediatikoa" dela, eta beharrezkoa dela lasaitasunerako mezu bat bidaltzea, "ez dagoelako kutsatzeko arriskurik".

Pajares artatu zuten osasun-langileek ezeztatu dute kontrolak egin dizkiotenik

Madrileko Erizainen Elkarteak (AME) ezeztatu du osasun-langileei "etengabeko kontrolak" egiten ari dizkiotenik, eta baieztatu dutenez, egiten duten bakarra da egunero bi aldiz tenperatura hartzea.

Hala gezurtatu ditu Amelia Batanero AMEko bozeramaileak Javier Rodriguez Osasun kontseilariak egindako baieztapenak. Azken honek esan zuen etengabeko kontrolak egiten ari direla ebolarekin kutsatuta daudela baztertzeko eta denek "negatibo" eman dutela.

"Langileei ez zaie inolako kontrol analitikorik egin. Egin duten bakarra da egunero bi alditan tenperatura hartzea", azaldu du Batanerok,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola berriak