Gizartea -

Sitges

Bost kide zauritu dira teilatutik erorita selfie bat egiten ari zirela

Zaurituetako hiru larri daude. Bostak lagunak dira, bertokoak, eta horietako baten etxean zeuden, arratsalde pasa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira, horietako hiru larri, eraikin bateko teilatutik behera erori ostean, argazkiak eta 'selfieak' egiten ari zirela, Sitgeseko (Bartzelona) etxe batean, Europa Pressek esan duenez, Larrialdi Medikuen Sistema eta Udaleko bozeramale bat aipatuta.

Lehenengo informazioaren arabera, zaurituak (44 eta 49 urte artekoak), eraikinaren teilatutik behera erori dira (eraikina bi solairukoa da). Istripua gertatu denean, baranda apurtu da; zauritu denek politraumatismoak izan dituzte, eta bi egoera kritikoan daude.

Istripua ostegunean izan da, 17:00ak aldera, Garraf kaleko 11. zenbakian, argazkiak egiten ziren bost pertsona jausi direnean, baranda apurtu eta gero.

Udalaren esanetan, ikerketa bat abiarazi dute gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko eta baranda zergatik apurtu den zehazteko, baina ez da egituran kalterik izan.

Bostak lagunak dira, bertokoak, eta horietako baten etxean zeuden, arratsalde pasa. Zauriturik larriena, emakumezko bat, helikopteroz bidali dute Bellvitgeko Ospitalera.

Larri dagoen beste zauritu bat Sant Pere de Ribeseko Sant Camil Ospitalera eraman dute, hain larri ez dagoen beste bat ere bai, eta azken bat Villafranca del Penedeseko erietxera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea