Gizartea -
Istripua
Uztaritzeko gazte bat, Mont Blancen astearteko 6 hildakoen artean
Brice Martin, 27 urtekoa, alpinismoaren hobekuntza ikastaro bat ari zen egiten. Ostiral honetan jakinarazi dute bere jaioterria zein den.
Erredakzioa
Uztaritzeko (Lapurdi) 27 urteko gazte bat, Brice Martin, asteartean Mont Blacen (Frantzia eta Italiaren arteko mugan) hil ziren sei lagunetako bat da. Ostiral honetan jakinarazi dute gaztea nongoa den. alpinismoaren hobekuntza ikastaro bat ari zen egiten, istripua jazo zenean.
Martin beste bost kideekin ari zen igotzen. Kordada baldintza meteorologiko onekin hasi zen igotzen, bide ez oso zailetik eta gida aditu batekin. Dena den, eta ikertzen ari diren arrazoiengatik, taldeko sei kideak erori ziren, 250 metroko altuera batetik.
Gorpua Lapurdiko bere sorterrian dago, dagoeneko.