Gizartea -

Barajasen

Atxilotuta, bular-protesietan 1,7 kilo kokaina eramateagatik

Emakumearen portaerak eta jarrerak (Kolonbiatik heldu da Estatura) drogaren aurkako agenteen susmoak piztu zituzten.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako 43 urteko emakume bat atxilotu dute ostiral honetan Adolfo Suarez Madrid-Barajas aireportuan, jarrita zituen bular-protesietan 1,7 kilo kokaina ezkutuan eramateagatik, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak iraganean ere aurkituta du droga bular-protesietan; izan ere, 2012an Bartzelonako El Prat aireportuan ere Panamako emakume bat atxilotu zuten. Kasu hartan, emakumeak 1,3 kilo zeramatzan bere protesietan.

Orain, emakumearen portaera eta jarrerak (Bogotatik heldua zen, Kolonbiatik) agenteen susmoak piztu dituzte. Hori dela eta, fakturatutako maleta eta berarekin zeramatzan gauzak aztertu dituzte.

Miaketaren emaitza negatiboa izan denez, erregistro bat egin diote emakumeari, eta bere bi bularretan zenbait malformazio eta irregulartasun aurkitu dituzte.

Narkotrafikoaren aurkako adituek osatutako Sorgarrien Talde Operatiboak leku bitxietan du aurkitua droga: besteak beste, liburu-azaletan, garagardoen pitxerrak izozteko likidoan, ileordeetan ezkuturik, igeltsatutako hanketan, baxera bat osatzen, pixoihaletan, jostailuen barruan edo jakietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur