Gizartea -
Bilboko Portuan
Afrikar adingabeko bat Bilbora iritsi da itsasontzi batean ezkutatuta
Hiru ezkutuko bidaiariak “Mr. Kentaurus” ontzian bidaiatzen ari ziren. Marshall irletako bandera dauka ontziak, eta Dakarretik (Senegal) zetorren.
Erredakzioa
Gineako adingabeko bat Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean geratu da, itsasontzi batean Bilbora iritsi ostean jatorri afrikarreko beste bi pertsonekin batera, Errefuxiatuari Laguntza emateko Espainiar Batzordeak (CEAR) EAEn duen elkartearen arabera.
Javier Galparsoro EAEko CEAReko presidenteak azaldu du adina zehazteko froga batzuk egin ostean ondorioztatu dutela gaztea adingabekoa dela, beraz Bizkaiko Aldundiak bere gain hartu du.
Beste bi ezkutuko bidaiariak ere Ginea Konakrykoak dira, eta itsasontziaren barruan jarraituko dute bidaia, zaintzapean, ez baitute asilo politikorik eskatu, Galparsororen arabera.
Ainguratuta, baimena jaso arte
Ezkutuko hiru bidaiariak “Mr. Kentaurus” ontzian bidaiatzen ari ziren. Marshall irletako bandera zeukan, eta Dakarretik (Senegal) zetorren 37.000 gasoil tona jasotzera.
Ontzia ostegun arratsaldean heldu zen Bilbora, baina gauerdira arte ainguratuta mantendu zen portuaren sarreran. Ezkutuko bidaiarien jatorria dela eta, portuko teknikoek beldurra zuten bidaiariren batek ebolaren birusa izan zezakeelako.