Gizartea -

Gazteen Euskal Behatokia

Euskal gazteen % 26 politikan indarkeria erabiltzearen alde azaldu da

Lau gazteetatik batek uste du zilegi dela ideia politikoak edo erlijioa defendatzeko indarkeria erabiltzea. 2008an % 15 agertu zen alde.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau euskal gazteetatik bat ( % 26) ideia politikoak edo erlijioa defendatzeko indarkeria erabiltzearen alde agertu da, % 62 aurka eta % 12k ez du iritzirik eman.

Gazteen Euskal Behatokiak 2012an jasotako datuak dira, Euskadiko 15-29 urteko 1.500 gazteri egindako galderen bidez.

Txostenean agertzen denez, politika eta erlijioa jarrerak defendatzerako orduan indarkeriaren alde dagoen jende kopurua hazi da, 2008an % 15 zen, eta % 26 2012an.

Behatokiaren arabera, "bitxia" da, ETAk indarkeria armatua 2011an utzi ondoren giroa bestelakoa bada ere, aipatutako datuak agertzea.

"2010ean arabiar herrialdeetan abiarazitako iraultzak nazioartean zabaltzeak -hiritarrek bizi baldintzak eta sistema politiko demokratikoak hobetzea eskatzen zuten- baliteke giza eskubideak eta bidezkoak jotzen dituzten helburu politikoak defendatzeko orduan indarkeriaren erabilerarenganako iritzia aldatu izana gazteen artean", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea