Gizartea -
Droga salerosketa
Errebolber bat, ketamina eta marihuana atzeman dituzte Gernikan
Atxilotutako hiru gizonek aurrekari polizialak zituzten jadanik, eta agenteek beren izapideak egin ostean justiziaren menpe geratuko dira.
Erredakzioa
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Gernikan droga salerosteagatik, eta agenteek 700 gramo marihuana, ketamina eta errebolber bat atzeman dizkiete, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Droga salerosketan ari zen susmoa izan ostean, joan den martxotik Ertzaintzak zaintzapean zeukan 26 urteko Gernikako bizilagun bat.
34 eta 47 urteko bi gizon
Joan den ostiralean, 19:00 aldera, pertsona susmagarria zaintzearen ardura zeukaten agenteek bigarren pertsona bat ikusi zuten horren etxebizitzara sartzen, eta momentu batzuk geroago motxila batekin irten zen.
Droga trukaketaren bat izan zitekeenaren susmoarekin, agenteek azken horren atzetik joan eta motxila hirugarren pertsona bati ematen ziola ikusi zuten.
Patruila bat aipatutako bigarren pertsona jarraitzen zen, baina ihes egitea lortu zuen. Hala ere, motxila atzeman zioten, eta horren barruan 210 gramo marihuana aurkitu zituzten. Bi gizonak, 34 eta 47 urtekoak, egun berean atxilotu zituzten Gernikan bertan, Udaltzaingoaren laguntzarekin.
2,215 euro eskudirutan
Operazioak larunbatean jarraitu zuen, Ertzaintza ikerketapean zegoen pertsonaren etxebizitza miatzera sartu zenean. 28 urteko gizonaren etxean 500 gramo marihuana, ketamina, errebolber bat, bi baskula eta 2.215 euro eskudirutan aurkitu zituzten.
Atxilotutako hiru gizonek aurrekari polizialak zituzten jadanik, eta agenteek beren izapideak egin ostean Justiziaren menpe geratuko dira.