Gizartea -

Gertaera

Emakume baten aurkako erasoa salatu dute Portugaleten

Ostiral goizaldean gertatu zen ustezko erasoa, eta astebetean izandako bigarrena dela adierazi dute. Elkarte feministek kontzentrazio bat deitu dute gaurko, 20:00etarako.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, abuztuaren 15ean, gizon batek emakume bati eraso egin zioen, ustez, Portugaleteko jaietan.

Hainbat elkarte feministak ezagutarazi dutenez, erasoa ostiral goizaldean gertatu zen, 04:30 aldera, aipatutako herriko txosnagunean.

Kontzentrazioa udaletxe atarian

Eraso hori astebetean Ezkerraldeko herri horretan izandako bigarren sexu-erasoa izan dela ohartarazi dute. Gertakari horiek salatzeko, Portugaleteko Mugimendu Feministak, Andere Bidatz Talde Feministak eta Portugaleteko Bilgune Feministak kontzentrazioa deitu dute igande honetarako. Udaletxe atariko eskaileretan bilduko dira, 20:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea