Gizartea -

Bizikleta istripua

Inazio Agirre euskaltzalea eta Sortuko kidea hil da

Tolosarra 66 urte zituela zendu da, Hendaian bizikleta istripua izan eta hamar egunera.

Inazio Agirre. Argazkia: @SortuEH.
Inazio Agirre. Argazkia: @SortuEH.
Inazio Agirre. Argazkia: @SortuEH.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inazio Agirre Arregi tolosarra 66 urte zituela zendu da, Hendaian bizikleta istripua izan eta hamar egunera, Sortuk Twitterren duen kontuaren bidez zabaldu duenez.

Agirrek euskararen alde gogor egin zuen lan. Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendari lanetan jardun zuen hainbat urtez, eta euskararen aldeko hainbat aldizkaritan aritu da kolaboratzaile moduan.

Euskalgintza politikarekin uztartu zuen Agirrek. Hala, gaur egun Sortuko kidea zen, eta ezker abertzaleko kidea izan da hainbat urtez. Tolosako zinegotzia ere izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea