Gizartea -

Gipuzkoa

Txirrindulari bat zauritu da Aiarako sarreran, lubeta batetik erorita

Suhiltzaileek erreskatatu dute zauritua, eta gero Donostia ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko txirrindulari bat zauritu da astelehen honetan, hamabost metroko lubeta batetik erorita, GI-2631 errepidetik zihoala, Aiako sarreran (Gipuzkoan). Horrela adierazi dute Segurtasun Sailak eta Suhiltzaileek.

13:10ean jazo da gertaera; txirrindularia errepidetik irten da, karelaren aurka jo du eta lubetatik jausi da, sasietan erortzeko.

Suhiltzaileek erreskatatu dute zauritua, eta gero Donostia ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin