Gizartea -
Bizkaia
Bi atxilotu Arrigorriagan, autoan 22 kilo kokaina atzeman ostean
Bilboko bi bizilagunek ibilgailuaren atzeko eserlekuen eta maletategiaren artean ezkutatu zuten droga. Poliziak AP-68 errepideko kontrol batean atzeman ditu.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 62 eta 70 urteko Bilboko bi bizilagun atxilotu ditu AP-68 errepidean, Arrigorriaga inguruan egindako kontrol batean, autoan 22 kilo kokaina zeramatzatela.
Bilboko Polizia Nazionalaren agenteek drogak atzemateko ezarritako kontrol batean atxilotu dituzte, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Kokaina 22 paketetan banatu, eta gama altuko auto baten atzeko eserlekuen eta maletategiaren arteko tarte batean ezkutatuta zeramaten.
Epailearen esku utzi dituzte biak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea