Gizartea -

Anberes

Hodeiren lagunak Anberesen bildu dira 10 hilabeteko bilaketaren ostean

Asteazken honetako arratsaldean ekitaldi bat egin dute Belgikako hiri horretan. Ikerketak ez gelditzeko eskatu dute berriro.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa-Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluzen familiakoak, lagunak eta lankideak bildu dira Anberesen, Belgikan, ekitaldi berezia egiteko. Hiri horretan ikusi zuten azken aldiz Galdakaoko gaztea, 2013ko urriaren 19an, eta bete berri diren 10 hilabete horiek gogorarazi nahi izan dituzte asteazken honetan.

Ordubetez, bertsoekin, euskaraz abestutako kantekin eta Stin Vranken olerkari belgiarraren poema batekin (euskaraz errezitatu dute) gogorarazi nahi izan dute Hodei. Joan den ostiraletik Herbehereak zeharkatzen ari den txirrindularien taldea ere bertan egon da; bilaketa mezu bat ari dira zabaltzen talde horretako kideak.

Gaztearen familiakek eta lagunek ikerketak ez amaitzeko eskatzen dute. Poliziaren arabera, oldartu zuten eta lapurtu zioten. Maiatzean, aztarna berriak agertu ziren: zenbait lekukok esan zuten berarekin hitz egin zutela, zorabiatuta ikusi eta gero. Hiru lagun atxilotu zituzten eta horietako bi oraindik daude espetxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hodei Egiluz bideoak