Gizartea -
Sutea Loiun
Loiuko autobusak nahita erre zituztela uste du Ertzaintzak
Sutea piztu zen tokitik 50 metrora ETAko presoen alde etxean egindako panfleto batzuk aurkitu ditu Ertzaintzak. Suteak milioi bat euro inguruko kaltea utzi duela jakinarazi du enpresak.
Erredakzioa
Ertzaintzaren lehenengo ikerketen arabera, gaur goizaldean Lujua enpresa pribatuko bost autobus erre dituen sutea eraginda izan liteke, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Sutea piztu zen tokitik 50 metrora ETAko presoen alde etxean egindako panfleto batzuk aurkitu ditu Ertzaintzak. Suteak milioi bat euro inguruko kaltea utzi duela jakinarazi du enpresak.
Sutea 05:00etan piztu da, Loiun, enpresa horrek autobusak gordetzeko Larrakoetxe enparantzan duen garajean, eta suak bost autobus kiskali ditu.
Suhiltzaileek itzali dute, eta ez da inor zauritu, baina Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Autobusak garajetik kanpo zeuden, eta, horrenbestez, suak ez du kalterik eragin garaje barruan.Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren arabera, sutea autobus batean piztu da eta berehala zabaldu da beste lau ibilgailuetara.
Oraingoz ez dakite sutea zelan eragin den, baina Ertzaintzak ez du baztertzen inolako hipotesirik sabotajeren egileen inguruan.