Gizartea -
Itzulera operazioa
7 kilometro arteko auto-ilarak, Biriatun
Bestalde, bizpahiru kilometroko ilarak sortu dira Irungo eta Zarauzko ordainlekuetan.
Erredakzioa
Europa hegoaldetik iparraldera doazen bidaiarien joan-etorria dela eta, zazpi kilometro arteko auto-ilarak sortu dira larunbat honetan AP-8 autobidean, Biriatun, Lapurdirako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasunak Sailak jakinarazi duenez.
Egunean zehar 1 eta 7 kilometro arteko auto-ilarak sortu dira aipaturiko gune horretan.
Bestalde, egunean zehar auto-ilarak sortu dira Euskal Herriko errepideetako beste gune batzuetan ere. Irungo eta Zarauzko ordainlekuetan esaterako bizpahiru kilometroko ilarak sortu dira.
Lopidanan (Araba) ere bi kilometro arteko auto-ilarak sortu dira egunean zehar.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea