Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat hil da Muskizen, itsaslabarretik behera erorita

Antza denez, emakumeak irrist egin du ertzean, eta sei bat metroko altueratik behera jausi da.  Hildakoa 58 urteko bilbotarra da, eta gizon batekin paseatzen ari zen labarretik behera erori denean.

Hildakoa, helikopterotik atera dutenean. Irudia: EiTB
Hildakoa, helikopterotik atera dutenean. Irudia: EiTB
Hildakoa, helikopterotik atera dutenean. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur, igandea, itsaslabarretik behera erorita, Muskizen (Bizkaia). Irrist egin duela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Hildakoa 58 urteko bilbotarra da, eta gizon batekin paseatzen ari zen labarretik behera erori denean.

Istripua 13:00 aldera jazo da, Itsaslur ibilbidearen pareko itsaslabarrean, Kobaron auzoan, Kantabria eta Bizkaiaren arteko mugatik gertu. Sei bat metroko altuera du labarrak han.

Ertzaintzak zenbait auto eta helikoptero bat mugiarazi ditu. Horrez gainera, Bizkaiko Diputazioko suhiltzaileak, Gurutze Gorriko txalupa bat eta larrialdi zerbitzuko zenbait kide joan dira laguntzera.

Mediku bat emakumea dagoen lekura jaitsi da, eta jaustean hartutako kolpeagatik hil dela zehaztu du.

Handik ordu gutxira, 15:00ak aldera, Ertzaintzaren helikopteroak emakumearen hilotza berreskuratu du, eta Bilboko Auzitegiko medikuarenera bidali dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz albisteak