Gizartea -

#EscracheDeSujetadores

Ada Colauk 'sosten eskratxe' bat bultzatu du De la Rivaren aurka

"Gutxienez bularretako eta takoidun zapata zaparrada jaso behar du Zaragozako alkate horrek, hurrengo ekitaldi publikoan", adierazi du Colauk.

Ada Colau ekintzailea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ada Colau ekintzailea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ada Colau ekintzailea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ada Colau ekintzaile kataluniar eta Guanyem (Bartzelonako alkate izateko hautagaitza) mugimenduaren bozeramaileak Javier Leon de la Riva Valladolideko alkatearen kontra "sosten eskratxe" bat egiteko deia egin du Twitter sare sozialean, haren adierazpen matxistengatik.

"Gutxienez bularretako eta takoidun zapata zaparrada jaso behar du Zaragozako alkate horrek, hurrengo ekitaldi publikoan", adierazi du Colauk aipatutako sare sozialean duen kontuan. Ekintzaileak bularretakoen irudiak Valladolideko alkateari zuzenduta publikatzeko eskatu du.

Colauren ekimena ehunka erabiltzailek babestu dute dagoeneko, #EscracheDeSujetadores traola erabiliz, sostenen irudiak publikatuta.

De la Rivaren adierazpen polemikoek sare sozialetan eragindako ondorioetako bat da honakoa. Alkateak, irratian egin zioten elkarrizketa batean, emakume batekin igogailuan sartzeak "beldurra" ematen dioela esan zuen, "arazoak sorrarazi nahi dituen emakume bat egon litekeelako, zurekin batera sar liteke  igogailuan, bularretakoa edo gona kendu eta, ondoren, eraso egiten saiatu zarela oihukatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea