Gizartea -
Abisu horia
Abisu horia euskal kostaldean, olatuengatik
Arratsaldeko hiruetatik gaueko hamarrak bitarte deitu dute abisu horia olatu handiengatik. Meteorologiako Zuzendaritzak uste du olatu handienek bi metroko muga gaindituko dutela.
Erredakzioa
Euskal kostaldean abisu horia deitu du Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, bi metro baino gehiagoko olatuengatik.
Arratsaldeko hiruetatik gaueko hamarrak bitarte deitu dute abisu horia olatu handiengatik. Meteorologiako Zuzendaritzak uste du olatu handienek bi metroko muga gaindituko dutela.
Gainera, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 4,37 metroak gaindituko ditu arratsaldeko 18:15ean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea