Gizartea -

Aitor Zabaletaren plaza

Donostiak Aitor Zabaleta izena jarriko dio hiriko plaza bati

Portuetxeko 15. zenbakian kokatzen den plaza bat da, eta aurretik ere realzalearen omenezko argazki bat eta plaka bat daude bertan.

Aitor Zabaletaren omenezko enparantza, Donostian. Artxiboko irudia
Aitor Zabaletaren omenezko enparantza, Donostian.
Aitor Zabaletaren omenezko enparantza, Donostian. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriko enparantza bati Aitor Zabaleta izena jartzea onartuko du ostiralean Donostiako Gobernuak, 1998an Madrilgo Vicente Calderon estadioan hil zuten realzalearen omenez.

Ohar batean Udalak jakitera eman duenez, Portuetxeko 15. zenbakian kokatzen den plaza bat da, eta aurretik ere realzalearen omenezko argazki bat eta plaka bat daude bertan.

Ibaeta auzoko bizilagunek eskatu dute, hain justu, plaza honi Aitor Zabaleta izena jartzea, ohikoa baita gune honetan futbolera jokatzea.

Datorren irailean egingo den bilkuran onartuko da, botaketa bidez, akordioa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala