Gizartea -
Polemika
Zarak Israelen kritikak jaso dituen kamiseta bat kendu du dendetatik
Jantziak, komunikabide israeldar batzuen arabera, juduek Bigarren Mundu-Gerran nazien kontzentrazio-esparruetan eramaten zutena ematen du.
Erredakzioa
Inditex taldeko ikurra den Zarak umetxoentzako kamiseta bat kendu du dendetatik, Israeletik kritikak jaso eta gero. Izan ere, batzuen arabera, jantziak juduek Bigarren Mundu-Gerran nazien kontzentrazio-esparruetan eramaten zutena ematen du.
Moda enpresatik Europa Pressi zehaztu diotenez, kamisetaren diseinua (marra horizontal urdin meheak ditu, eta bularrean sei puntako urre-koloreko izar bat), "western" motako pelikuletan dago iradokita, etadendetatik kenduta dago, dagoeneko.
"Sheriff" hitza
Hain zuzen ere, jantzian "sheriff" hitza irakurri ahal da, izarrean (komunikabide israeldar batzuen ustez, Daviden Izarra izango litzateke); halaber, kontzentrazio-esparruetan erabiltzen zituzten marrak bertikalak ziren.
Zarak berretsi du kamisetak ez dituela jarri dizkioten konnotazioak, baina erabaki du, sortutako polemikaren aurrean, merkatutik kentzea: "Ordu gutxi batzuetaz bakarrik egon da salgai", nabarmendu dute.
22 denda ditu Israelen Zarak, eta taldeak, guztira, 55 saltoki, apirileko datuen arabera.