Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak, beste behin, Biriatuko mugan

Behobian hamar kilometrorainoko auto-ilarak izan dira. Erretentzioak izan dira, era berean, Gasteizen A-1 errepidean eta Zarautzen, AP-8ko ordainlekutik gertu.

Auto-ilarak Biriatun. EiTB
Auto-ilarak Biriatun. EiTB
Auto-ilarak Biriatun. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behobiako mugako pasabidean, Frantziara noranzkoan, auto-ilara luzeak izan dira gaur, beste behin, egun osoan zehar igaro den ibilgailu kopuru handia dela eta. 18:30ak inguruan, hamar kilometroko ilarak osatu dira.

Ertzaintzak asteburuan azken egunetako ilarak errepikatuko direla uste du; atzo, hamalau kilometrotaraino iritsi zen Frantziako mugan.

Gasteizen, A-1 errepidetik N-622ra tartean, Irunera noranzkoan, goizeko hamarretatik aurrera hasi dira auto-ilarak, eta eguerdian lau kilometrokoak ziren. Pixkanaka gutxiagotzen joan dira, eta 13:30etan ez zegoen erretentziorik.

Eguerdia baino lehen, zauriturik utzi ez duen istripu bat izan da AP-8 errepidean, Zumaia inguruan Irungo noranzkoan, eta sei kilometroko ilarak eragin ditu.

Kilometro batzuk aurrerago, Zarauzko ordainlekuan, Frantziako noranzkoan, zortzi kilometroko auto-ilarak osatu dira. 15:30ak aldera, trafikoa bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa