Gizartea -
Ezbeharra AEBn
Emakume bat hil da, lau lanen arteko atsedenaldian
Dirudienez, emakumea ohituta zegoen lan batetik besterako tartean atsedena hartzera. Kotxea piztuta kuluxka egiten ari zela, gas toxikoa arnastu du.
Erredakzioa
Emakume bat itota hil da New Jerseyn (Estatu Batuak) kotxea piztuta kuluxka egiten ari zela, gas toxikoa arnastuta. Dirudienez, emakumea ohituta zegoen lan batetik besterako tartean atsedena hartzera.
NJ.com New Jerseyko albisteen webguneak jakitera eman du Maria Fernandes, familia portugaldarra zuen emakume estatubatuarra ohituta zegoela lan batetik besterako tartean atsedena hartzera, lau lan baitzituen.
"Diruedienez bizitza aurrera ateratzeko lanean buru-belarri zebilen emakume baten istorioa da hau", esan du Poliziak, "ezbehar latz batean amaitu dena", gaineratu du. Hil eta zortzi ordura topatu dute emakumea, kotxean motorra piztuta lo geratu eta gero. Emakume batek topatu du eta berehala larrialdietara deitu du. Kotxea ireki duenean produktu kimikoen usain handia zegoela eman du aditzera.
Lan ezberdinak dituzten pertsona ugari dagoela New Jerseyn esan du Carl Van Horn, Jhon J. Heldrich Zentroko zuzendariak. "Denbora osoz lan egitea gustatzen zaien pertsonak dira, baina gisa horretako lanak topatzeko zailtasunak dituztenak", esan du. "Azkenean, nekearen ondorioz, horrelako ezbeharrak gertatzen dira”, gaineratu du.