Gizartea -

Itzulera operazioan

Konpondu dute hegaldietan atzerapenak eragin dituen Barajaseko matxura

Matxurak ordubete inguruko atzerapenak eragin ditu Loiuko aireportuko zenbait hegalditan, baina bat ere ez da bertan behera geratu.

Zenbait bidaiari, Barajsen, hegaldien ordutegietara begira. EFE
Zenbait bidaiari, Barajsen, hegaldien ordutegietara begira. EFE
Zenbait bidaiari, Barajsen, hegaldien ordutegietara begira. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Suarez Madrid-Barajas Aireportuko zenbait hegaldi atzeratu eta beste asko bertan behera geratu dira, SACTA aire zirkulazioa kontrolatzeko sistema automatikoa 11:00ak aldera matxuratu eta gero.

Matxurak ordubete inguruko atzerapenak eragin ditu Loiu Bizkaiko aireportuko zenbait hegalditan, baina ez da bat ere ez bertan behera geratu.

Aenako zenbait iturrik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, matxura konponduta dagoen arren, arratsaldera arte ez dira atzerapenak desagertuko.

Loiun, atzerapenak 30-60 minutukoak izan dira. Halere, ez da atzerapenik izan Istanbul eta Helsinkitik etorritako hegaldietan, hau da, Saskibaloi Txapelketako lehenengo partiduak ikusteko Bilbora etorri diren zaleen hegaldietan.

Aire kontrolatzaileen kolektiboak Twitterreko kontuan informatu dutenez, hegazkin asko aireratu ezinik geratu dira, segurtasun neurri gisa, eta oraindik ez dute zehaztu zenbat hegalditan eragin duen.

Madrileko aireportuak 887 hegaldi aurreikusita zituen gaurko. Itzulera operazioa bere osotasunean aintzat hartuta -astelehenean bukatuko da- 3.789 aireratze eta lur-hartze aurreikusita daude.

Ariel Shocron Seplako teknikarien bozeramale baten esanetan, matxurak Estatu osoko aireportuetan eragin du, ekialdekoetan izan ezik, Bartzelonak kontrolatzen duelako eta hegoaldekoetan ere ez, Sevillak kontrolatzen dituelako.

Matxura honen ondorioz, Shocronen arabera, eragina pairatu duten aireportuetako aireratzeak bertan behera utzi behar izan dituzte, pistetan hegazkin gehiago ez sartzearren eta "merkeagoa eta seguruagoa" delako.

Lur-hartzeak, aldiz, baimenduta egon dira, baina radarraren laguntzarik gabe egin behar izan dituzte. Segurtasuna indartzeko, lur-hartzeen arteko denbora tartea areagotu egin da, bi minututik bost minutura luzatuta.

Arazoa bideratu arren, egun osoan jasango dituzte atzerapenak bidaiariek, aireportuetan zirkulazioak ohiko erritmoa berreskuratu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea