Gizartea -

Ezbeharra

Zortzi pertsona hil dira Parisen, eraikin bat behera erorita

Horrez gain, beste 15 lagun zaurituta daude, horietako lau, larri. Antza, gas ihes baten ondorioz izandako leherketak eragin du ezbeharra.

Eraikinaren hondakinen artetik bizirik dauden pertsonak erreskatatzeko lanean ari dira. EiTB
Eraikinaren hondakinen artetik bizirik dauden pertsonak erreskatatzeko lanean ari dira. EiTB
Hildako bat, gutxienez, Parisen eraikin bat erori ostean

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona hil eta beste hamabost lagun zauritu dira, horietatik lau larri, igande goizean Parisen lau solairuko eraikin batek eztanda egitean, Frantziako agintariek baieztatu dutenez. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Paris kanpoaldeko Rosny-sous-Bois auzuneko eraikin batek eztanda egin eta behera erori da.

Larrialdi zerbitzuetako langileek 8 urteko mutiko baten, laurogei urtetik gorako emakumezko baten, emakume heldu baten eta nerabe baten hilotzak aurkitu dituzte hondakinen artean, besteak beste.

Frantziako Barne ministroaren arabera, litekeena da eztanda gas ihes batek eragin izana. Dena den, abian jarritako ikerketa argituko ditu leherketaren zergatiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?