Gizartea -

Madrid Arena auzia

Epaileak 16 pertsona inputatu ditu Madrid Arena auzian

Inputatuen artean Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoaren buruzagia dago.

16 inputatu Madrid Arena auzian; tartean, Madrilgo udaltzainen burua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Lopez-Palop Madrid Arena auziko epaileak 16 pertsona inputatu ditu, tartean Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzainen buruzagia. Lopez Palopen ustez, zuhurtziagabekeriako bost giza hilketarengatik eta lesioengatik egindako beste hamar delituengatik epaitu beharko lituzkete.

Miguel Angel Flores Halloween ospatzeko jaiaren antolatzailea ere inputatu du epaileak. Erabakia gaur jakinarazi die aldeei eta, horrekin, bi urteko instrukzioa itxi egin du Lopez-Palopek. Hala ere, aldeek hilabete bateko epea izango dute helegiteak eta idazkiak aurkezteko, ahozko bista egin aurretik. Ikerketa 2012ko azaroaren 1ean ireki zuten, Madrid Arenan egiten ari ziren jaian bost neskako itota hil ondoren. Une horretan 22.000 pertsona zeuden Madrid Arena barruan, baimendutakoaren hirukoitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea