Gizartea -

Gasteizen

Bederatzi urteko espetxe zigorra bi gazteri sexu-erasoa egiteagatik

Erasoak 2013ko otsailean eta martxoan izan ziren. Hirugarren eraso bat egotzi arren, ezin izan dute frogatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Probintzia Auzitegiak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati 2013ko otsailean eta martxoan bi gazteri sexu-erasoa egiteagatik.

Hirugarren eraso bat ere egotzi dio Fiskaltzak Aljeriako jatorria duen gizonezkoari, baina adin txikikoari egindako erasoa ezin izan dute frogatua. Frogarik ezean, epaitegiak delitu horrengatik aske utzi du erasotzailea.

Ekainean izan zen epaiketa Gasteizen. EFE agentziak aditzera eman duenez, hiru urteko zigorra ezarri diote sexu-erasoagatik eta sei urteko zigorra bortxaketagatik. Horrez gain, 360 euroko isuna ezarri diote lesio-falta batengatik. Gainera, ezingo du 300 metro baino gutxiagora gazteengana hurbildu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea