Gizartea -

18:00etatik aurrera

Alerta laranja, euriagatik eta ekaitz gogorrengatik

Euri-jasak indartsuak izango dira eta litekeena da nonahi kazkabarra egitea. Haizeak ere gogor astinduko ditu bazterrak. Zenbait tokitan ordu betean 30 litro egin ditzake metro koadroko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du prezipitazio handiengatik. Alerta arratsaldeko seietan sartu da indarrean eta gauerdira arte iraungo du.

Aurrez, abisu horia indarrean zegoen arratsaldeko hirurak geroztik. Seietan alerta laranja ezarri aurretik, ordea, euri jasa indartsuak bota ditu Gasteizen eta kazkabarra ere egin du.

Datozen orduetan eta gauerdira bitartean euri-jasak indartsuak izango dira eta litekeena da nonahi kazkabarra egitea. Zenbait tokitan ordu betean 30 litro egin ditzake metro koadroko eta haizeak ere gogotik joko du. Gauerditik aurrera ere eguraldi makurra egingo du eta litekeena da ordubetean metroko koadroko 20 litro pilatzea Euskal Herriko hainbat txokotan. Gauean euri zaparrada mardulak bota ditzake nonahi. Hala ere, 00:00etatik 06:00etara Euskalmetek arrisku maila abisu horira jaitsiko du.

Ordu batzuetako geldialdiaren ondotik, eguerdian abisua horia ezarriko dute berriz ere eta litekeena da metro koadroko 15 litro pilatzea.

Nafarroan alerta laranja ezarri dute, euriteengatik eta ekaintzengatik. Lurraldearen erdialderako iragarri dute alerta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekaitzak gaur