Gizartea -
Etxeko indarkeria
Emakume bat atxilotu dute Donostian, senarra labanaz zauritzeagatik
Bikotekideak eztabaidan ari zirela, emakumeak labana bat hartu zuen eta eskuan zauri sakon bat egin zion gizonezkoari, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
39 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo Donostian, etxeko indarkeria delitua egotzita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, senarrari eskuan zauri larria egin zion labana batekin emakumeak, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten gizonezkoa
Atzo eguerdian gertatu zen erasoa, 14:00ak aldera, bikotearen etxebizitzan. Bikotekideak eztabaidan ari zirela, emakumeak labana bat hartu zuen eta eskuan zauri sakon bat egin zion gizonezkoari. Besoan eta buruan ere zauriak egin zizkion, baina ez eskukoak bezain larriak.
Erasoa jaso ondoren, biktima kalera atera zen, laguntza eske. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen berehala, eta, emakumea lekuan bertan atxilotu zuten, etxeko indarkeria leporatuta. Erasoan erabilitako arma ere jaso zuten agenteek.