Gizartea -

Ebola

Basurtuko gaixoak ez du ebola

Mediku azterketek erakutsi dute ebola zuelakoan ospitaleratutako gizonak ez duela gaixotasun kutsakor hori.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: Efe
Basurtuko ospitalea.
Basurtuko ospitalea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birusaz kutsatuta egon zitekeelakoan Bilbon Basurtuko ospitalera eramandako gaixoak ez du ebola, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. Gaixoari egin dizkioten mediku azterketek erakutsi dute ez dagoela birusaz kutsatuta.

Mediku azterketen arabera, Sestaon bizi den 38 urteko gizonezkoak malaria gaitza dauka, eta dagoeneko tratamendua jarri diote.

Ebola izan zezakeen beldur, birus kutsakorrari zegokion protokoloa ezarri zuten atzo Basurtuko ospitalean. Aipaturiko gizona sortzez nigeriarra da eta duela gutxi itzuli zen handik Euskal Herrira. Hainbat egunez sukar handia izan du, eta, Nigeria ebola zabaldu den herrialdeetako bat izaki, beharbada birusa zeukala pentsatu zuten medikuek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola gaitza Basurtuko ospitalea