Gizartea -
Zirkulazioa
8 kilometrora arteko auto-ilarak A-8an, Kantabriarako noranzkoan
Bi ibilgailuak talka egin dute, 17:50ean, Muskizen, eta, horren ondorioz, zirkulazioa motela izan da, auto-ilarak eraginez.
Erredakzioa
8 kilometrora arteko auto-ilarak izan dira A-8ko errepidean, Kantabriarako noranzkoan, bi ibilgailuk elkarren artean jo ostean, Muskizen (Bizkaia).
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi ibilgailuk albotik jo dute elkarren artean, 17:50ean, eta desplazamendu gehien izaten diren ordua izanda, zirkulazio motela egon da, auto-ilarak eraginez.
Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
20:30ean errepidea garbia eta zirkulazioari irekita baldin bazegoen ere, zirkulazioa oraindik ez da guztiz normala izatera iritsi ordu horretan.