Gizartea -

Krimen bikoitza Lapurdin

Ikerketa abiarazi dute Angelun bi lagunen hilotzak agertu ondoren

Hildakoak 80 urteko gizonezko bat eta bere zaintzailea dira; armaz zuriz eragindako zauriak zituzten gorpuek. Baionako fiskalak esan du oraingoz ez dutela zantzurik topatu.

Polizia zientifikoa, ezbeharra jazo den lekua aztertzen. Irudia: EiTB
Polizia zientifikoa, ezbeharra jazo den lekua aztertzen. Irudia: EiTB
Polizia zientifikoa, ezbeharra jazo den lekua aztertzen. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsonaren hilotzak agertu dira gaur, larunbata, Angeluko (Lapurdi) herriko etxebizitza batean, arma zuriz egindako zauriak zituztela.

Gendarmeriak ikerketa abiarazi du bi lagun horien heriotzen nondik norakoak argitzeko. 80 urteko gizonezkoa da bata, eta bere zaintzailea, bestea.

Antza denez, ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, baina gaur goizera arte ez dituzte gorpuak aurkitu. Senideek eman diote abisua Poliziari eta jarri dute jakinaren gainean, goizean erantzunik jaso ez dutela ikusi eta gero.

Baionako fiskalak heriotzak baieztatu ditu, eta esan duenez, dagoeneko gertatutakoa ikertzen ari dira , baina oraingoz  ez dute inolako zantzurik topatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea