Gizartea -

Polizia-operazioa

Tabakoa legez kanpo ekoizten zuen fabrika bat desegin dute Gasteizen

Horrez gain, hamar pertsona baino gehiago atxilotu eta miaketak egin dituzte Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Sevillan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Zerga Agentziaren Aduana Ikuskaritzak tabakoa legez kanpo ekoizten zuen fabrika bat desegin du Gasteizen, eta Gipuzkoan, Nafarroan eta Sevillan zituen beste lantegi batzuk miatu ditu. Polizia-operazio honetan 10 lagun baino gehiago atxilotu dituzte.

EFE agentziak ikerketaren iturriak aipatuta azaldu duenez, Gasteizen eta gainerako lurraldeetan zituzten makinak eraman dituzte eta marka ezberdinetako kaxetan pilatutako "tabako kopuru handia" atzeman dute.

Herritartasun ezberdinetako 10 pertsona baino gehiago atxilotu, eta Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Sevillan miaketak egin dituzte.

Ikerketaren arduradunek ostegun honetan emango dituzte polizia-operazioaren xehetasunak, fabrika klandestinoan bertan egingo duten agerraldian.

Estatuan bigarren aldiz desegin dute tabakoa ekoizteko lantegi ilegal bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea