Gizartea -
Gertaera
Gorpu bat aurkitu dute Leioako ibaian, Udondo parean
Gorpua oraindik identifikatu ez badute ere, Ertzaintzak duela egun batzuk Bilboko itsasadarrean desagertu zen gizonarena izan daitekeela uste du.
Erredakzioa
Leioan, Udondo inguruan, itsasadarra garbitzeko lanak egiten ari zen ontzi batek pertsona baten gorpua aurkitu du ostegun honetan. Gurutze Gorriko langileek eta Ertzaintzako agenteek atera dute gorpua uretatik, 10:00ak aldera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:25 aldera, itsasadarrean garbiketa lanak egiten dituen ontzi batek pertsona baten gorpua ikusi du ur gainean, Udondo parean.
Gurutze Gorriko eta Ertzaintzako ontzi bana eta urpekariak bertaratu dira, eta gorpua uretatik ateratzeko lanei ekin diete.
Gorpua oraindik identifikatu ez badute ere, Ertzaintzak duela egun batzuk Bilboko itsasadarrean desagertu zen gizonarena izan daitekeela uste du.