Gizartea -
Legionella-agerraldia
Beste bi lagun hil dira Sabadellen, legionellaz kutsatuta
Guztira, lau pertsona hil dira eta 28 lagun daude legionellaz kutsatuta.
Erredakzioa
Bi pertsona hil dira gaur Sabadallen, legionellaz kutsatuta. Beraz, legionella-agerraldia piztu zenetik lau lagun zendu dira jada.
Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak azaldu duenez, egoera “oso larrian” zeuden 86 eta 84 urteko bi paziente dira gaur hildakoak.
Gainera, gaur beste bost kasu antzeman dituzte, eta, ondorioz, 28 dira legionellaz kutsatutakoak.
Kasu gehiago agertzea ere ez dute baztertu, gaixotasunak 10 egun behar dituelako inkubaziorako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea