Gizartea -
Erabakia
Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailea kargutik kenduko du Verak
Batzordearekin hitz eginda, Juan Jose Rubiok dimititzeko borondatea adierazi ostean, Verak erabakia egoerara “egokitzeko gaitasuna ezan” oinarrituta hartu du.
Erredakzioa
Marta Vera kontseilariak Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailea kargutik kentzea erabaki du ostegun honetan. Akordio hori formalki ostiral honetan Gobernuko Batzordean hartzea aurreikusi du.
Batzordearekin hitz eginda, Juan Jose Rubiok dimititzeko borondatea adierazi ostean, Verak erabakia egoerara “egokitzeko gaitasuna ezan” oinarrituta hartu du. Halaber, Rubiori izendapena emateko erantzukizuna berea izan zela onartu du, baina horregatik dimitituko ez duela azaldu du.
Kontseilariak kazetariei egindako adierazpenetan ukatu egin du Rubiok bulegoan “inorekin hitz egin gabe” egoteko agindua jaso zuenik, gizonezkoak hala dioen arren. Duela 14 hilabete iritsi zenetik, Rubiok defendatutako politika “mugarik gabeko” aurrekontu bat balu bezala externalizatzea izan dela adierazi du.
Rubioren arabera, aldiz, dimititzeko erabakia ez dator bulegoan mantentzeko agindutik soilik, baita Verak “izendatu” eta hark “onartu” zuen “zuzendaritzako taldearekin zailtasunak” izateagatik ere. Kide batzuekin “lan egitea debekatuta” zuela zehaztu du.
Kontseilariaren ustez, Rubioren azken egunotako hitz horiek “Juanjoren jokatzeko era erakusten dute”. “Azken hilabeteotan errealitatera, testuinguru ekonomikora, egokitzeko haren ezintasuna ikusi digu”, azpimarratu du.