Gizartea -
Istripua Nafarroan
Bost pertsona zauritu dira, hiru larri, auto-istripu batean Cadreitan
Istripua 10:46an izan da, eta N-121 errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Bost pertsona zauritu dira, horietatik hiru larri, N-121 errepidean, Cadreitan, lau ibilgailuren arteko talkan.
Istripua 10:46an izan da, eta N-121 errepidea bi noranzkoetanitxi behar izan dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Istripua izan den lekura Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak joan dira, eta zauri larrienak zituzten pertsonei autotik ateratzen lagundu behar izan diete. Guardia Zibileko agenteak atestatuaz arduratzen ari dira.
Hasiera batean, zauritutako lagun guztiak Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman badituzte ere, ez dute baztertzen batzuk Nafarroako Ospitalera eraman behar izatea.