Gizartea -

Azken agurra

Ruth eta Joseren gorpuak ehortzi dituzte

Ruth Ortizek intimitatean eman nahi izan die azken agurra seme-alabei. Aurrez, hileta elizkizuna egin dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruth eta Jose Kordobako haurren gorpuzkinak gaur intimitatean ehortzi dituzte Huelvako San Bartolome de la Torre herriko kanposantuan. Jose Breton, Ruth eta Joseren aita, 40 urteko kartzela zigorra ari da betetzen bi haurrak hiltzea egotzita.

Lur-ematearen aurretik, haurren aldeko hileta elizkizuna egin dute, intimitatean, Huelvako Santa Teresa de Jesus elizan. Ekitaldian senideak, lagunak eta herritarrak izan dira.

Hileta elizkizunaren hasieran, Ruth Ortiz haurren amak hitza hartu du eta negar malkotan seme-alaben heriotza onartzea oso mingarria dela adierazi du. Dena den, bere kontsolamendua "Jainkoak hori gertatzeko arrazoiak zituela" pentsatzea dela esan du.

Elizkizunaren ondotik, 11 autok osatutako segizioa San Bartolome de la Torre herrira joan da, Ruth Ortizen jaioterrira. Bertako kanposantuan, intimitatean eta komunikabiderik gabe, eman nahi izan die azken agurra seme-alabei.

Jose Breton, Ruth eta Joseren aita, 40 urteko kartzela zigorra ari da betetzen seme-alaben hilketa egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea