Gizartea -

Sevilla

Haur bat hil da barraka batean, deskarga elektriko baten ondorioz

Barrakatik pultsurik gabe atera zen eta lurrera zerraldo erori zen. Medikuek ez zuten neskatoa suspertzerik lortu.

12 urteko haurra hil den lekuaren irudia. EFE
12 urteko haurra hil den lekuaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko neskato bat hil da Sevillako Los Palacios y Villafranca herriko barraka batean, deskarga elektriko baten ondorioz, ikerketako iturriek azaldu dutenez. "Lapikoa" izenez ezagutzen den barrakan gertatu da ezbeharra.

Neskatoa pultsurik gabe irten zen barrakatik eta lurrera zerraldo erori zen. Larrialdi zerbitzuetako kideak neskatoa suspertzen ahalegindu baziren ere, ez zuten helburua lortu. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, barraka berera igo zen beste neskato bat ospitaleratu egin behar izan dute eta medikuen zaintzapean dago.

Hilotzari egindako lehen azterketaren arabera, neskatoak deskarga elektrikoa jasan zuen. Bestalde, Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkaritzak iragarri duenez, gorpuak elektrokuzio zantzuak ditu.

Los Palacioseko Udalak bi dolu egun izendatu eta jaiak bertan behera utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea