Gizartea -

Nafarroa

Emakume bat hil da Burlatan irrist egin ostean buruan kolpea hartuta

Etxetik irteten ari zela izan du biktimak istripua, eta ondoren gorpua auzitegi medikuen esku utzi dute, autopsia egin diezaioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur, astelehena, Burlatan (Nafarroa), irrist egin lurrera jausi eta buruan kolpea hartu eta gero, Polizia Nazionalak adierazi duenez.

Gertaera 7:30-8:00ean jazo da, Fulgencia Sanchez kalean, eta momentu horretan euria ari zuen, beraz, baliteke euriak irrist egitea eragin izana.

Aipatutako iturrien arabera, etxetik irteten ari zela izan du biktimak (1946ean jaioa) istripua, eta ondoren gorpua auzitegi medikuen esku utzi dute, autopsia egin diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Burlata albisteak