Gizartea -

Immigrazioa

SOS Arrazakeriak jarri du jada De Andresen kontrako salaketa

Kontziliazio salaketa aurkeztu du Arabako ahaldun nagusiaren kontra. 79.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote elkarteari gizarte laguntzen "iruzurrean" parte hartzea leporatzeagatik.

SOS arrazakeriaren ordezkaria. Argazkia: EiTB
SOS arrazakeriaren ordezkaria.
SOS Arrazakeriak 79.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dio De Andresi

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fede Garcia SOS Arrazakeriaren bozeramaileak salaketa jarri du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren kontra irainengatik eta gezurrengatik, eta 79.296 euroko kalte-ordaina eskatzen diote elkarteari gizarte laguntzen “iruzurrean” parte hartzea leporatzeagatik. Kontziliazio salaketa kereila kriminalaren atariko pausoa da.

Javier de Andresek esan zuen SOS Arrazakeriak 1.252 etorkinen “fikziozko” errolda egin zuela, eta gizarte laguntzetan 13 milioi euroko iruzurra ahalbidetu zuela horrela. Horren aurrean, plataformak iragarri zuen kereila aurkeztuko zuela De Andresen kontra hamabost eguneko epean atzera egiten ez bazuen.

SOS Arrazakeriak prentsa-ohar batean azaldu duenez, Arabako ahaldun nagusiak “ez du atzera egin iruzur salaketan; are gehiago, berretsi egin ditu”.

Hori dela eta, gaur goizean jarri dute salaketa kontziliazio saioa egiteko. Saio horrek porrot eginez gero, kereila kriminala aurkeztuko dute Arabako ahaldun nagusiaren kontra.

Kereila horrekin batera, SOS Arrazakeriak Javier Maroto Gasteizko alkatea ere salatu zuen, immigrante batzuk, aljeriarrak eta marokoarrak bereziki, “gizarte laguntzen kontura” bizi direla eta “lan egiteko eta integratzeko interesik ez” dutela esan zuelako.

Kontziliazio salaketan, SOS Arrazakeriak barkamena eskatzea exijitzen dio Den Andresi, irainak eta gezurrak esateko baliabide berdinekin egiteko gainera.

Era berean, 79.296 euroko kalte-ordaina eskatu diote, Gasteizko alkatearen urtebeteko soldata, egindako kalteagatik, eta diru hori gizarte laguntzen sentsibilizazio kanpainetara bideratuko luketela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak argazkiak